domingo, 15 de diciembre de 2013

Ikasitakoa


Ikasgai honetan ezagutza desberdinak lortu dodaz irakasle oso bat izateko. Horretarako ikasi dot, lehenengo gugatik hasi behar garela. Irakasteko lehenengo ikasi behar da, ikasi antolatzen, komunikatzen eta abar. Ondoren, ikaslei euren garapenean lagundu behar deutsegu, hori osotuz eta jarraituz.

Hasteko, ikasi dot antolakuntza beharrezko ezaugarri bat dela. Antolakuntza maila bat euki behar dogu, ikaslei emon beharreko azalpenei begira. Azalpen hauek emoteko, eskemak egitea ona da. Horrela guk ikasitakoa hobeto ulertuko dogu, hortaz azalpen hobe bat emango deutsegu gure ikasleei. Horretaz aparte, antolaketa maila on bat behar dogu gure ikasleen garapenaren jarraipena egiteko. Helburu hori buruan izanda, ebaluaketa, errubrikak egin daikeguz, horrela jakingo dogu gure ikasleak jakin beharrekoa, hori balioko jaku gure buruan eskema bat egiteko. Bestalde, ordena edo antolaketa kontuan euki behar dogu gurasoei hartu eta emon nahi deutsegun informazioa zein den jakiteko, tutoretzak arrakastatsuak izateko.

Tutoretzen aritik jarraituz, beti argi izan behar dogu gure helburua umearen jarraipena zelakoa dan jakitea dala. Jarraipen hori ez da ikasketetan bakarrik izango, baita ere familian eta berdinen taldean, hezkuntza integrala baita. Ezaugarri honek guztiak irakasle on bat izateko asmoz garatu behar doguz. Gainera, ikaslei begira, irakatsi behar deutsegu autonomia izaten eta haien gaitasunak lantzen. Baloratu behar doguz, ez haien emaitzak (notak), baizik eta egindako esfortzua eta lanen kalitatea, horretarako eurekin egon behar gara.

Amaitzeko, ikasgai honetan niretzat gutxira arte ezezagun izandako gai bati buruz ikasi neban: Adimen Anitzak. Gure kulturaren arabera, generoetan adimen motetan desberdintasuna emoten da, mutilek matematiketan adimentsuak direlako eta emakumeak hizkuntzetan, baina hori ez da horrela, adimena moldagarria baita pertsona guztietan. Gai hau erakutsi nau pertsonak ikasteko metodo desberdinak daukaguzala eta danok mota guztiak euki arren gutxi batzuk garatzen doguzala normalean (gure inguruneak emondako estimuluen arabera).


Zer ikasi dut eta zertarako balio du irakaskuntzan?



Ikasgai honekin, irakaskuntza funtzioa, gauza asko ikasi ditut, gainera, oso interesgarriak. Lauhilabetearen hasieran, blog bat egiten. Hona hemen ikasi dudanagatik eduki garrantzitsuenak.

Hasteko, Robert Rosenthal experimentua irakurri eta gero, hainbat gauzak ikasi ditut. Esperimentu honen ondorioz, aurreiritziak eta ikasleei jarritako etiketak alde batera utzi behar dira. Hau da, ez dugu kontutan hartu behar. Irakasle onak izateko, ikasleen motibazioa pizteko gai izan behar gara. 

Motibazio ildotik jarraituz, irakasle miresgarriari egindako elkarrizketa lagungarria izan dela iruditzen zait. Alde batetik, lanbide hau ez dela bat ere erraza gogorarazi dit. Izan ere, gogotsu eta pazientziaz arituz gero, lanaren erdia egina daukagu. Bestetik, etengabe ikasten ari garela lanbide honi esker. Hau da, ikasleengandik, gurasoengandik…

Era berean, tutoretza arloan egindako txostenaren bitartez, irakasleak tutore moduan daukan garrantziaz konturatu naiz. Hori dela eta, irakaslea, ikaslearen jarraipen egokia egin behar du. Beraz, ume bakoitzaren egoera zein den jakin behar du eta era beran, gurasoei komunikatzen jakin behar du. Gainera, gurasoekin kontaktu minimo bat izan behar du bere seme-alaben egoera zein den jakinarazteko. 

Ikasitakoarekin jarraituz, taldean landu dugun gaia oso interesgarria iruditu zait, adimen anitzak delakoa. Hezkuntzan, garrantzia handiena adimen linguistikoari eta matematikoari ematen zaio. Baina, norberak duen adimen motari garrantzia eman beharko litzateke. Gu irakasle moduan, adimen mota guztiak garatzeko metodo desberdinak erabili behar ditugu. Horrela, ikasleek hobetu garatuko dute norberaren adimenak.

Amaitzeko, irakasleok gogotsu arituz gero, ikasleenganako motibazioa piztu dezakegu. Bestela, ikasleak motibatzeko gai ez bagara, ikasleenganako arreta ez dugu sekula lortuko.



IRAKASLE FUNTZIOA

 IKASITAKOAK

Ikasgai honetan gauza asko ikasi ditut, eta horietako askok dagoeneko jakin izan arren, beste askok oso balore eta konpetentzia onak irakatsi dizkidate, irakasle on bat izateko beharra  eta baita ,etorkizuneko irakasle bezala, irakasgaiak gogorarazi dit etengabeko formakuntzan egongo naizela beti.

Hasteko, eta garrantzitsuena nire ustez, Irakasleak dituen zereginak ikasi ditut, ez baita lan makala gainera. Irakasleak komunikazioa sustatu behar du irakasleekin arazoak konpontzeko eta metodologia eraginkorrak komentatzeko eta elkarrekin umeen garapenean positiboki eragingo dituzten metodoak bilatu. Gurasoekin ere oso garrantzitsua da, izan ere, eskola-familia arteko oreka umearen garapenarentzat oinarrizkoa da.  Gainera, komunikazioaz aparte, umeak motibatzea egin beharreko gauza da eta horretarako berdintasuna klasean ezinbestekoa da eta baita espektatiba onak ere, zeren eta Pignmalion efectuak zioen bezala, irakaslearen espektatibak umearen kalifikazioetan  eta autoestimuan eragiten baitute.

Ebaluaketa bat egiten ere ikasi genuen tutoretzaren planari esker. Ebaluaketak errubriken bidez egiten ikasi genuen, nahiz eta hauek umearen konpetentzia guztiak neurtu ezin izana. Irakasleek ere autoebaluaketa bat egin behar dugu zer hobekuntza egin behar duten jakin dezagun , metodologian zein irakasle bezala .Klasean umeen notekin gure nota jarri genuen. Izan ere hori da irakasle baten helburua, irakasleak berak hobetzeko ikasleak hobetu behar dira eta horretarako irakaslearena da erantzukizuna. Nire irakasle miresgarriarekin izandako elkarrizketan ezan zidan bezala, “irakasleak diren guztiak ez dira irakazle onak, irakasle ona ondo irakasten eta eragiten jakitea da”.

Irakaslearen zereginak alde batera utzirik,bereganatu ditudan konpetentziak ere aipatzekoak dira: talde lanak eginez besteekin lan komunean ikasten jakin dut eta oso gustura egon naiz gainera. Aurkezpenak ere lagundu didate ulertzeko ume guztiek ez dutela berdin ulertzen irakasle baten azalpenak eta, batzuek azalpen errazagoak behar dituztela gauzak hobeto ulertzeko. Klasean egindako aurkezpenak eta azalpenak etorkizunean ikasleei gauzak nola azaltzen jakiteko lagundu didate, eta baita ,lotsa galtzeko. Bestalde, Irakasle miresgarriarekin izandako elkarrizketan aholku oso on batzuk eman zizkidan etorkizunari begira.Izan ere, hau garrantzitsua iruditzen zait badaudelako gauza batzuk ez direla ez praktikarekin ez ikasketekin ikasten eta bai ,ordea, esperientziarekin.

Klaseko aldean landu genuen gaia, adimen anitzak, gauza asko irakatsi dizkit. Alde batetik, guztiok jaiotzen garela 7 adimen mota desberdinekin, eta eskolan ordea, matematikak eta hizkuntzak bakarrik hartzen direla garrantzitsutzat . Hori, beste adimen batzuen galera ekar dezake baldin eta lantzen ez badira. Laburbilduz, ume bakoitzak adimen bat beste bat baino garatuagoa badauka klaseko metodologiak ezin dira guztientzat berdinak izan, horrek deskonpentzazio bat ekartzen duelako.

Amaitzeko, esan behar dut, nik teknologian ez naizela oso jaioa, beraz, bloggerra erabili izana lanak egiteko eta igotzeko lagundu egin dit eta baita mapa kontzeptualak egiteko programak ere landu ditugu eta nahiz eta egiten ez jakin ,azkenean, beheko mapan ikusten denez bezala, ikasi dut egiten.


sábado, 14 de diciembre de 2013

Ikasi dudana

Irakasgai honetan ikasi dudana, beheko mapa kontzeptualean ikusiko ahal duzunez, oso erabilgarria izango da nire etorkizunerako.
Pigmalion efektua irakurrita eta nire DBHko gizarteko irakaslearekin hitz eginez motibazioa oso garrantzitsua dela ikaslearen formakuntzarako. Gainera, irakaslearen eragina ikaslearen motibaziorako funtzeskoa da. Beraz, irakasleak bere ikasleen motibazioa piztu behar du.
Ikasi dudan beste gauza bat iraganeko irakaslearrkin hitz eginez etorkizunean itxarongo didan gauza onak eta txarrak. Alde batetik, nire irakaslea pentsatzen du ikasleen motibazioa falta da irakasle bat ikus ahal duen gauzarik txarrena baina esfortsu gehien eta interesatuta dauden ikasleak balantza hori beste aldera mugitzea eragiten du.
Adimen anitzen aldetik googlen dagoen informazioa bilatuz umeak daukaten adimen desberdinak ikasi ditut. Era berean, eskolatan bakarrik bakarrik bi adimen mota lantzen dira, logiko-matematikoa eta hizkuntzakoa. Mutilen eta nesken ezberdintasunean erreparatuz, mutil neskak baino hobeak direla adimen mota batzueta gezurr dela ikasi dut.

Azkenik, tutoretza arloa landu dugu, informazio guztia guk txikiak ginenetik atera dugu informazioa, hau da, gure esperienzia pertsonaletatik. Kasu honekin, tutoretzaren helburua ikasi dugu, Ikasle bakoitzaren segimendua eta ikasle bakoitzeko ahalmenak aztertzea, alegia.




sábado, 23 de noviembre de 2013

Motibazio Falta


Azkenaldian gero eta entzunago bihurtu da gazteen beharrizan bat euren eguneroko bizitzan: telebista ikustea, ordenagailuan edota bideo jokoetan ibiltzea … lagunekin edo kirolean ibili ordez eta haien etxerako lanak alde batera utziz. Argi dago, egoera hau ez dela nerabe guztiena baina gero eta arruntago bihurtzen ari da.

Zalantzarik gabe, azkeneko 30 urteko iraultza teknologikoa eragin handia eduki dau guztion bizitzetan. Nire aburuz, gazte edo haurren kasuan nabaria da motibazio falta bat euren irakasle edo gurasoengandik, izan ere, emoten dan hezkuntza pentsatzen dan baino eragin handiagoa dauka. Argi dagoanez, pertsona batzuentzat egoera hau onura handia dakar, badakielako nerabeek konbentzitzeko errazak direla.

Hau arazo handi bat da, izatez umeek telebista edo ordenagailu aurrean igarotzen daben denbora beste ekintza batzuei kentzen dioten denbora dalako, adibidez: irakurtzea, etxerako lanak egitea, harremanetan ibiltzea familiarekin eta lagunekin … 
Nire ustez, gehienetan gazteek ez dabe bereizten fikzio eta errealitatearen artean, izan ere, iragarkiak eragin handia daukie haiengan. Ez bakarrik haien pentsamenduetan, baita ere haien jarreretan. Horretaz gain, ezin dogu ahaztu gure telebistako programazioaz, gehiena berriketei buruz, ez dana bat ere ez onuragarria nerabeentzat.


Hau guztia dela eta, niri iritziz, aldaketa bat egin behar dogu. Lehen esan dodan bezala, igartzen dot motibazio falta bat. Erakutsi behar deutsegu etorkizuneko belaunaldiei irakurtzearen (edozein gaiari buruz ikasi ahal dozulako), komunikatzearen eta euren sentimenduak adieraztearen balioa. Hasteko, pentsatzen dot telebistako programazioaz arduratzen diren pertsonak aldaketa bat egin behar ebela azuzi horretan, hoberantz. Amaitzeko, gurasoek izan beharko lirateke adibide on bat euren seme-alabentzat, kontrolatu neurri batean umeek telebistan ikusten dabena eta berba egin beharko eben haiekin ikusitako programei buruz, erakusteko euren gogoetak garrantzitsuak direla eta komunikazioa bultzatzeko.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Hezkuntza Txinan

Etorkizunean, Txinak lehenengo munduko potentzia izango dela esaten da. Potentzia ekonomiko guztiak hezkuntzan oinarrituta dagoenez, Txinako hezkuntza aztertzea erabaki dut.
Txinako sistema hezkuntza beste herriko sistemaren antzekoa da. Lehen hezkuntza 6 urtetik 12 urtera egiten da. Bigarren hezkuntza, berriz, 12-18 urteekin egiten da, honek bi zatitan banatzen da. Lehenengo zikoa 12-15 urteekin non derrigorrezko hezkuntza bukatzen da  eta  bigarreen zikloa 15 urtetik 18 urtera. Bigarren zikloan sartzeko, azterketa bat gainditu behar da, ziklo honek unibertsitaterako sarreran dauka xede.
Denok dakigunez, Txina munduko herri  jendetsuena da 1.300 milioi pertsonekin, munduko laurdena. Honek lehiaketa itzela sortu du eta, noski, hau hezkuntzan islatzen da. Txinako umeek hezkuntza oso lehiakorra sufritu behar dute unibertsitatera joateko, kalifikazioak onak ez badira gizarteak umeari zapalduko du eta, bere gurasoek edo aiton-amonek bezala nekazaritzan lan egin beharko dute denbora askoz eta soldata oso txikiagatik, pobrezian.
Umeak etorkizn hobea izateko egunero lan egin behar dute. Txinako eskolak zortziretan hasten dira eta arratsaldeko zortzirak arte. Horretaz gain, ikasleek beste aktibitate egin behar dute, kirolen bat edo ingelesa ikasi, honek asteburuko denbora osoa okupatzen du.

Txinako ikasleek ez daukate inolako denbora librerik eta bere infantziako jolasak eta gauza politak galtzen ari dira. Txinako hezkuntza oso eraginkorra da,  baina ez sozietate alai bat sortzeko, ikasteko makinak sortzeko baizik.

domingo, 10 de noviembre de 2013

LOMCE


LOMCE edo Wert legea onartu berri izan da senatuan, PP alderdi politikoaren laguntzagaz. Nire ustez, lege hau atzerakada historiko bat suposatzen dau hezkuntza mailan propasatzen dauazan neurriengaitik. Hurrengoak  direnak:
Erlijioari begira, eskola laikoetan, ikasgai berri bat jarriko da, “balore etiko eta sozialak”. Baina eskola edo ikastola erlijiodunetan ikasgai hori berriro ere, batazbestekoan eragina eukiko dau. Honen eraginez, azkenengo eskola honeetan ikasitako ikasleek abantail bat eukiko dabe besteei begira, erlijioko nota, eskola fededun bat izatearen eraginez. Desabantail honetaz gain, hizkuntzei eta autonomia erkidegoei erreparatuz, atzerriko hizkuntzak garrantzi handiago bat eukiko dabe autonomia erkidegoko hizkuntzak baino.


Gainera, bereizketa daukien eskolak diru publikoa jasoko dabe. Eskola honen profila beti berdina da, diruduna eta erlijiosoa. Horregaitik (argi dagoelako diru laguntzarik behar ez dabela) eta sexuen arteko bereizketa egiten dabelako gehienek neurri honen aurka agertzen dira. Izatez, estatua konfesionala dalako. Bestalde, azpimarratzekoa da, hezkuntza ministroak, erabaki dauela hirugarren LMHn ebaluaketa bat egin behar dela eskola guztietan, umeen jakintza maila aztertzeko edo euren hitzetan “arazoen antzematzea”egiteko. Horrek ekartzen dau bereizketa nahi handi bat, nire aburuz ez dena beharrezkoa, argi dagoelako ezin dela adin horretan erabaki ume bat arrakastatsua izango den edo ez ikasketetan. Esaterako, ikaskuntza gaitasuna hamabi eta hogei urteen bitartean aldatu daitekelako. Amaitzeko, ezin naz geratu aipatu barik beken gaia. Bai, diru laguntzak igo dira, vaina baita ere zailtasunak horrek lortzeko eta tasak.


Emondako arrazoi guztiengaitik, nirre aburuz, lege honekin, ez dogu hezkuntza hobetuko eta gainera ez dago dirurik hainbeste aldaketa egiteko.


sábado, 9 de noviembre de 2013

Teknologia berriak hezkuntzan



Gaur egun teknologia berrien erabilera handitu egin da. Batez ere, hezkuntza arloan. Hau da, lehen oso gutxi erabiltzen zen ordenagailua , erabiltzen zuten gehiengoa irakasleak ziren. Duela urte gutxi, lehen hezkuntzako hirugarren zikloan, ikasle bakoitzeko ordenagailu bana izatea proposatu zuten eta aurrera egin zioten.
Irakaslea, betiko moduan ematen ditu klaseak aldatzen den gauza bakarra, ikasle bakoitzak ordenagailu bana duela da. Ikasle hauek, aukera dute ikasgaiko gaiari buruzko informazioa bilatzeko baita ariketa ezberdinak lantzeko. Teknologia berriak hezkuntzan erabiltzea hainbat abantaila dauzka.

Alde batetik, txat-aren bidez, ikasleek edozein herrialdetako adin bereko ikasleei idatz diezaiekete eta era berean, beraiengatik erantzuna jaso. Nire ustez, ikasteko metodo hau egokia da hizkuntzazko ikasgaiak lantzeko. Esate baterako, ingelesa, frantsesa eta alemaniarra era praktikoan lantzeko. Aldi berean, irakasleentzako oso erabilgarria da. Guk ere, beste irakasle batzuekin kontaktuan jartzeko. Kontaktuan jarriz gero, aukera izango dugu beste herrialdetako irakasleek erabilitako materiala eta metodoak ikusteko.

Bestalde, irakasleek aukera dute ikasleei lan egokiak nola egiten diren erakusteko. Beraz, DBHra pasatzen direnerako lanak nola egiten diren menperatuta izango dute. Adibidez, aurkibidea, bibliografiak, sarrerak eta abar nola egiten diren jakin izango dute.

Laburbilduz, teknologia berrien erabilera gero eta indar handiagoa hartuko dute. Beraz, etorkizuneko irakasleok teknologia berriei buruzko jakintza minimo bat izan beharko dugu.


                           

sábado, 2 de noviembre de 2013

Adimen anitzak



Howard Garnerek 1983ko liburuan proposatu zuen bezala 8 adimen desberdinak daukagu (musikala,intrapersonala,interpertsonala, matematikoa, korporala, espaziala, naturalista eta linguistikoa), eta pertsona bakoitzak adimen batzuk garatuagoak dituzte beste batzuk baino. Adimen Anitzen teoria ez da giza ezagutzaren planteamendu bat gehiago soilik, baizik eta zientzia psikologikoa, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Gizakia, adimen guztiekin jaiotzen da eta familia, eskola eta gizarte inguruneak bideratzen ditu adimen horien egituraketa berezia gizaki bakoitzarengan; batzuk gehiago garatuko dira, beste batzuk gutxiago, eta beste batzuk batere ez, eta hezitzaileek ikasleen adimen potentziala hobetu dezakete.Gaitasun horrek arazoak konpontzeko eta gizarteak onar ditzakeen produktuak sortzeko balio dio gizakiari. Modu horretara, adimena gizakia mugitzen den ingurune kulturalean eta sozialean sortu eta garatzen da, nahiz eta elementu biologikoak ere izan. Komunitate adituak erabakitzen du, eta ez proba edo test estandarizatu batek, gizabanako bat adimentsua den ala ez. Izan ere, pertsonak bakarrik edukiko balute adimen testak neurtzen dituzten kapazitateak, giza kulturaren zati handiena ez zen existituko. Adimenaren ikuspegi erredukzionista daukagu. Eguneroko bizitzan moldatzeko espediente ona izatea ez da nahikoa. Batzuk adimen-koziente handia daukate baina ez dira gai ikusten beraien buruak jendearekin komunikatzeko. Ordea, askok ez dira bikainak izan beraien eskoletan baina arrakasta handia eduki dute bizitza pertsonaletan. Arrakasta izateko kirolean edo negozioetan, adimentsu izan behar da baina arlo bakoitzean adimen desberdin bat erabiltzen da. Ez hobea ez txarragoa, desberdina.
Adimen anitzen gaiari buruz esan beharra dago hezkuntzan eragin zuzena duela.

Ikasleen kasuan, bakoitzak adimen edo ikasteko erritmo bat dauka eta baita ikasteko metodoak ere. Ikerketen arabera ume guztiak daukate ikasteko metodo desberdinak eta horrek eragina dauka haiengan, zeren eta guztientzat erabili ohi baita metodo berdina, ume batek agian bideoen edo entzumenen bidez azkarrago ikas dezakeela pentsatu barik. Bestalde, lehen esan bezala, ikerketen arabera 8 inteligentzia mota daude.Orain arte adimentsu deitu zaie soilik matematiketan edo linguistikako ikasgaietan trebeak diren umeei, eta hori eskolan nabaritzen da ikasgai horiek garrantzitsuentzat hartuz .Baina, errealitatea bestelakoa da.Inteligentzia musikala daukan ume baten trebetasunak ez dira hain aintzakotzat hartzen eta eskolaz kanpo matematika baino erabilgarriagoa izan daiteke, beraz, eragina dauka zeren eta ume bati ez bazaio bere inteligentzia garatzen laguntzen, agian adimen hori edo trebetasun hori gal dezake etorkizun batean.
Irakasleengan ere eragina dauka. Irakasleak irakatsi baino lehen beraien ikasteko metodoa ezagutu behar dute. Horrela azaldu ahal diren erarik hoberena ezagutu dezakete eta gainera, hain garatuta ez dauzkaten adimenak garatu ahalko izango dituzte.Horretaz gain, irakasleentzat errazagoa da guztiontzat metodo berdina erabiltzea horrela lan gutxiago suposatzen zaielako. Baina irakasleen lana ,hain zuzen ere, ikasleek beren adimen naturalak garatzen laguntzea da, beste gauzen artean,beraz, irakasleek adimen anitz horien garatu ahal izateko metodo aproposak bilatzea ezinbestekoa da. Ahaztu gabe beste metodoak ere garatu behar direla. Gure burmuinean adimen guztiak daukagu, batzuk besteak baino garatuagoak, horregaitik gara desberdinak gure artean, baina guztietaz baliatu behar gara neurri batean. Hori dela eta, arlo desberdinak ikastea garrantzi handia dauka. Ezin diogu garrantzi gehiago eman matematikeei edo hizkuntzei bakarrik eman. 
Metodo desberdin horren adibide bezala mapa kontzeptual on bat aurkitu dugu: http://www.totemguard.com/aulatotem/images/Mapa_Conceptual_Howard_Gardner_recursostic.png

Erakundeei begira baita ere, langileak motibatzea beraien adimenari begiratuz bakoitzarentzako metodo onuragarriak begiratu daiteke.

Generoa Adimen anitzetan
Beti pentsatu da adimeneko ezaugarri batzuetan gizonak emakumeak baino hobeak zirela adibidez matematiketan eta beste ezaugarri batzuetan , berriz, emakumeak gizonak baino hobeak zirela adibidez hizkuntzetan. Hau Garnerren teoriari eramaten badugu esan genezakegu gizonen adimena hobea dela logiko-matematikan eta emakumeak,  hitzezko-linguistikoan.
Azken urteetan egin duten Ikerketak, *Science aldizkarian ikusi ahal dugunez, adimen ezaugarri hauetan ez da ikusten diferentzia handirik,generoen artean ikusi ahal dugun diferentzia,askotan, genero berdineko pertsonen arteko diferentzia baino txikiagoa da.Beste aldetik, Murtziako Unibertsitateko ikerlari batzuek adimen logiko-matematikoari buruz egin duten ikerketa batean bi sexuen arteko diferentzia ez zegoela baieztatu zuten.
Bibliografia
* “The Pseudoscience of Single-Sex Schooling” artikuluan.

martes, 29 de octubre de 2013

Adimen anitzak

Gure taldean adimen anitzen gaia aukeratu dogu, guretzat gai honek bizitzako arlo desberdinetan eragina daukalako.
Duela 20 urte ikertu zanez, adimen mota desberdinak dagoz, teoria honen arabera zortzi.
Seguruenik baieztapen honek harritzen zaitue, ulertzekoa da. Aitzitik erreakzio hori da aldatu beharrekoa. Urte askotan zehar adimena neurtzeko metodoa test bat edo eskolako notak izan dira. Baina behar izango dozu nolabaiteko inteligentziarik eskolatik kanpo, ezta? Gure ustez, zalantzarik gabe, bai.
Zeregin horretan zerikusi handia daukagu guk, etorkizuneko irakasleak. Denbora daukagu metodologiak, pentsatzeko moduak eta balorapen metodoak aldatzeko. Gure ikasleei euren adimen mota topatzen lagundu behar deutsegu,autonomia emonez, izan ere, bakoitzak bat eukiko dau, danok EZ garelako berdinak. Horretarako bidea hezkuntza pertsonalizatua izan daiteke, teknologia berrien eta gure laguntzaren bidez.

jueves, 24 de octubre de 2013

Irakaslearen elkarrizketari buruzko hausnarketa

Ondorioak eta ikasitakoak

Azken asteotan, Gasbiko taldekide guztiak irakasle batekin elkarrizketa izan dugu, guztiok elkarrizketa horiek komentatu eta hausnartu ostean, laurok elkarrizketetan komunak diren zenbait  gauza aditu ditugu eta ondorio batzuk atera ditugu, zertan formatu behar garen eta zeintzuk diren ikasi ditugun gauzarik garrantzitsuenak, bestak beste.

Hasteko,eta elkarrizketen ondorioak azaltzeko,  guztiok zeran kointiditu dugu: Irakasle guztiek komentatu digute, formakuntzaz aparte,  beste gaitasun batzuk eduki behar direla. Pazientzia irakaskuntzan eduki behar den gaitasunik garrantzitsuena da baina hori neurtzen ere jakin behar da. Bestalde, irakasle on batek irakasten jakin behar du, hau da, titulu batek ez du neurtzen irakaslearen kategoria. Hori da irakasle on batek izan behar duena, pazientzia izatea, jakitea eta dakiena irakasten eta transmititzen jakitea. Horregatik esan digute, gogoa pentsatzen dugun baino eragin gehiago daukala irakaskuntzan, ikasleek irakaslearen umorea eta gogoak nabaritu egiten baitituzte, beraz, umore eta gogo onak eraman behar dira klasera, eta arazoak etxean utzi.

Bestalde, irakasleak arreta piztu digun zerbaitetan bateratu dira, gaur egun irakasle izateko ematen den formakuntzan hain zuzen. Gaur egun irakasle formakuntzaren urteak igo dira(lehen 3 ziren eta orain 4) eta teoria gehiegi ematen da. Klaseak dinamizatu beharra dagoela ezan digute, lan praktiko gehiago edota esperientzia igotzen duten gauza gehiago bidali beharko liratekeela, horiek baitira, azken finean, errealitatera hurbiltzen gaituztenak eta ez liburu “tocho” bat, gero ikasitako guztia ahazteko eta aplikatu ezin izateko. Zehaztuta, guztiek esan ziguten eskarmetua “irakasle” hoberena zela, baina formakuntzak ere laguntzen duela, beraz, gero eta formakuntza hobeagoa orduan eta ikasketa errazagoa.

LOMCE-ri buruz ere, laurak hitz egin genuen eta haiei iritzia eskatu genien, hurrengoa esan ziguten: Diskriminazio hutsa zela eta atzerapen nabarmen bat, ikastea  gehiago kostatzen zitzaien umeentzat(adimen banaketa).Gainera, LOMCE-n  errekorteak zirela eta, ume askok liburu gabe zeudela eta, baten kasuan, ikastetxean beste urteko  ikasleen liburuak  ikasle berriei pasatzeko sistema bat antolatu zuten. Bekak murriztu dituztelako ondoriozta daiteke hori, ume askok eskolako materiala erosteko bekak behar baitzituzten.

Gurasoekin eta familiekin irakasleak erlazio ona izan behar zutela kontatu ziguten, batez ere umearen onerako.Kultura eta erlijio desberdinak daude, horrexegatik gurasoekin hitz egitea eta umea ezagutzea ezinbestekoa da, haren beharrei hobeto erantzuteko. Gainera, irakaslea laguntza etxean zein klasean eman behar du, adibidez, etxean arazoak dituen neska batek klasean ez du errendimentu normala izango, beraz, gurasoekin hitz egin beharko luke.

Irakastea ez da erraza, ez da bakarrik  liburu bat hartu eta azaltzea , baizik eta eguneroko arazoak identifikatzea eta laguntza eskaintzea ere dakar. Irakasle batek ikasleak ezagutu behar ditu, haien arazoak, haien familiak…eta ezagutza horietaz abiatu ume bakoitzari laguntzarik egokiena bilatzeko eta eskaintzeko. Irakasleek hau guztia esanda, ondorio batera heldu ginen: Ikasle guztiak ez dira berdinak, eta hori dibertsitatea da, errealitatea. LOMCE-K egin nahi duena dibertsitate hori apurtzea da, gizartea bi mailatan banatzea, dirudunak eta azkarrak eta pobreak eta motelak.

Laburbilduz,ideia hauen guztien ondorioz, konturatu gara irakasle ona izatea kostatu egiten dela, pazientzia, bokazioa, jakintasuna eta jakiten dena irakasten jakitea inplikatzen baitu. Egoera eta ikasle bakoitzari egokitzea ezinbestekoa da, garapena aurrera eramateko, zeren eta, ikasleak ez baitatoz jakinda eta guk gara jakintza hori sustatu eta motibatu behar ditugunak. 

miércoles, 23 de octubre de 2013

Etxeko hezkuntza, abantaila edo atzerapena?




Argazki honetan ikus daitekeenez, ume bat eskolara joan beharrean etxean ikasten du. Eskola etxean egitearena, munduko estatuetako guraso askok aspaldian hartzen ari diren erabakia da. Ameriketan adibidez, oso normala da umeak etxean ikastea, erlijio-arrazoiak direla-eta edo bestelako eskolatze moduren bat nahiago dutelako. Badira beste bost arrazoi nagusi: ohiko ikastetxeen kalitate akademikoa zalantzan jartzea; hezkuntzarik onena banan-banakoa dela iriztea; senideen arteko lotura sendotu nahi izatea; ikasketa-kideen eragin kaltegarria murriztu nahi izatea; eta eskoletan gero eta handiagoa den segurtasun ezaren beldur izatea. Sarritan, arrazoi horietako batek baino gehiagok eragiten du erabakia.

Egoera honek zenbait galdera egitera bideratzen du, ona al da ume batentzat ikastola ez ezagutzea eta etxean ikastea?Eskola umeek sozializazioa eta gizarteratzea zein arau sozialak garatzen dituenez gero, ez dut uste hori ona denik. Nola ezagutuko ditu umeak lagunak eta nola ikasiko du sozialki garatzen etxean egonda? Joera berri hau ez da oso ona, ikasketetaz eta notetaz aparte beste gauza asko ikasten dira eskolan, etxean ikastea ezinezkoak direnak.