martes, 29 de octubre de 2013

Adimen anitzak

Gure taldean adimen anitzen gaia aukeratu dogu, guretzat gai honek bizitzako arlo desberdinetan eragina daukalako.
Duela 20 urte ikertu zanez, adimen mota desberdinak dagoz, teoria honen arabera zortzi.
Seguruenik baieztapen honek harritzen zaitue, ulertzekoa da. Aitzitik erreakzio hori da aldatu beharrekoa. Urte askotan zehar adimena neurtzeko metodoa test bat edo eskolako notak izan dira. Baina behar izango dozu nolabaiteko inteligentziarik eskolatik kanpo, ezta? Gure ustez, zalantzarik gabe, bai.
Zeregin horretan zerikusi handia daukagu guk, etorkizuneko irakasleak. Denbora daukagu metodologiak, pentsatzeko moduak eta balorapen metodoak aldatzeko. Gure ikasleei euren adimen mota topatzen lagundu behar deutsegu,autonomia emonez, izan ere, bakoitzak bat eukiko dau, danok EZ garelako berdinak. Horretarako bidea hezkuntza pertsonalizatua izan daiteke, teknologia berrien eta gure laguntzaren bidez.

jueves, 24 de octubre de 2013

Irakaslearen elkarrizketari buruzko hausnarketa

Ondorioak eta ikasitakoak

Azken asteotan, Gasbiko taldekide guztiak irakasle batekin elkarrizketa izan dugu, guztiok elkarrizketa horiek komentatu eta hausnartu ostean, laurok elkarrizketetan komunak diren zenbait  gauza aditu ditugu eta ondorio batzuk atera ditugu, zertan formatu behar garen eta zeintzuk diren ikasi ditugun gauzarik garrantzitsuenak, bestak beste.

Hasteko,eta elkarrizketen ondorioak azaltzeko,  guztiok zeran kointiditu dugu: Irakasle guztiek komentatu digute, formakuntzaz aparte,  beste gaitasun batzuk eduki behar direla. Pazientzia irakaskuntzan eduki behar den gaitasunik garrantzitsuena da baina hori neurtzen ere jakin behar da. Bestalde, irakasle on batek irakasten jakin behar du, hau da, titulu batek ez du neurtzen irakaslearen kategoria. Hori da irakasle on batek izan behar duena, pazientzia izatea, jakitea eta dakiena irakasten eta transmititzen jakitea. Horregatik esan digute, gogoa pentsatzen dugun baino eragin gehiago daukala irakaskuntzan, ikasleek irakaslearen umorea eta gogoak nabaritu egiten baitituzte, beraz, umore eta gogo onak eraman behar dira klasera, eta arazoak etxean utzi.

Bestalde, irakasleak arreta piztu digun zerbaitetan bateratu dira, gaur egun irakasle izateko ematen den formakuntzan hain zuzen. Gaur egun irakasle formakuntzaren urteak igo dira(lehen 3 ziren eta orain 4) eta teoria gehiegi ematen da. Klaseak dinamizatu beharra dagoela ezan digute, lan praktiko gehiago edota esperientzia igotzen duten gauza gehiago bidali beharko liratekeela, horiek baitira, azken finean, errealitatera hurbiltzen gaituztenak eta ez liburu “tocho” bat, gero ikasitako guztia ahazteko eta aplikatu ezin izateko. Zehaztuta, guztiek esan ziguten eskarmetua “irakasle” hoberena zela, baina formakuntzak ere laguntzen duela, beraz, gero eta formakuntza hobeagoa orduan eta ikasketa errazagoa.

LOMCE-ri buruz ere, laurak hitz egin genuen eta haiei iritzia eskatu genien, hurrengoa esan ziguten: Diskriminazio hutsa zela eta atzerapen nabarmen bat, ikastea  gehiago kostatzen zitzaien umeentzat(adimen banaketa).Gainera, LOMCE-n  errekorteak zirela eta, ume askok liburu gabe zeudela eta, baten kasuan, ikastetxean beste urteko  ikasleen liburuak  ikasle berriei pasatzeko sistema bat antolatu zuten. Bekak murriztu dituztelako ondoriozta daiteke hori, ume askok eskolako materiala erosteko bekak behar baitzituzten.

Gurasoekin eta familiekin irakasleak erlazio ona izan behar zutela kontatu ziguten, batez ere umearen onerako.Kultura eta erlijio desberdinak daude, horrexegatik gurasoekin hitz egitea eta umea ezagutzea ezinbestekoa da, haren beharrei hobeto erantzuteko. Gainera, irakaslea laguntza etxean zein klasean eman behar du, adibidez, etxean arazoak dituen neska batek klasean ez du errendimentu normala izango, beraz, gurasoekin hitz egin beharko luke.

Irakastea ez da erraza, ez da bakarrik  liburu bat hartu eta azaltzea , baizik eta eguneroko arazoak identifikatzea eta laguntza eskaintzea ere dakar. Irakasle batek ikasleak ezagutu behar ditu, haien arazoak, haien familiak…eta ezagutza horietaz abiatu ume bakoitzari laguntzarik egokiena bilatzeko eta eskaintzeko. Irakasleek hau guztia esanda, ondorio batera heldu ginen: Ikasle guztiak ez dira berdinak, eta hori dibertsitatea da, errealitatea. LOMCE-K egin nahi duena dibertsitate hori apurtzea da, gizartea bi mailatan banatzea, dirudunak eta azkarrak eta pobreak eta motelak.

Laburbilduz,ideia hauen guztien ondorioz, konturatu gara irakasle ona izatea kostatu egiten dela, pazientzia, bokazioa, jakintasuna eta jakiten dena irakasten jakitea inplikatzen baitu. Egoera eta ikasle bakoitzari egokitzea ezinbestekoa da, garapena aurrera eramateko, zeren eta, ikasleak ez baitatoz jakinda eta guk gara jakintza hori sustatu eta motibatu behar ditugunak. 

miércoles, 23 de octubre de 2013

Etxeko hezkuntza, abantaila edo atzerapena?




Argazki honetan ikus daitekeenez, ume bat eskolara joan beharrean etxean ikasten du. Eskola etxean egitearena, munduko estatuetako guraso askok aspaldian hartzen ari diren erabakia da. Ameriketan adibidez, oso normala da umeak etxean ikastea, erlijio-arrazoiak direla-eta edo bestelako eskolatze moduren bat nahiago dutelako. Badira beste bost arrazoi nagusi: ohiko ikastetxeen kalitate akademikoa zalantzan jartzea; hezkuntzarik onena banan-banakoa dela iriztea; senideen arteko lotura sendotu nahi izatea; ikasketa-kideen eragin kaltegarria murriztu nahi izatea; eta eskoletan gero eta handiagoa den segurtasun ezaren beldur izatea. Sarritan, arrazoi horietako batek baino gehiagok eragiten du erabakia.

Egoera honek zenbait galdera egitera bideratzen du, ona al da ume batentzat ikastola ez ezagutzea eta etxean ikastea?Eskola umeek sozializazioa eta gizarteratzea zein arau sozialak garatzen dituenez gero, ez dut uste hori ona denik. Nola ezagutuko ditu umeak lagunak eta nola ikasiko du sozialki garatzen etxean egonda? Joera berri hau ez da oso ona, ikasketetaz eta notetaz aparte beste gauza asko ikasten dira eskolan, etxean ikastea ezinezkoak direnak.

domingo, 20 de octubre de 2013

Irakasle miresgarriaren elkarrizketa

Irakasle funtzioko ikasgaian, irakasleak guk izan dugun maisu-maistra miresgarri bati elkarrizketa bat egitea bidali zigun. Hazieran ideia ez zitzaidan asko gustatu, eskolan egondako urte guztietan oso irakasle gutxik izan direlako zerbait ona edo haiengandik eredu izateko premia transmititu didatenak. Beraz, ez neukan batere argi nori esan elkarrizketa burutzeko. Azkenean, batxilergoan euskara eman zidan irakasle bat etorri zitzaidan burura, Luis Angel.

Irakasle hau, euskara ematen zidan eta asko lagundu zidan ikasturtean zehar. Esan beharra daukat izan dudan irakaslerik onenetarikoa izan dela.Euskara oso zaila egiten zitzaidan eta berari esker asko hobetu nuen. Irakasle miresgarria dela iruditzen zait, berarekin ikasitakoa ez dudalako ahaztu, dakiena ondo irakatsi izan duelako beti, eta, batez ere, beti prest zegoelako bere laguntza eskaintzeko. Behin baino gehiagotan geratu ginen euskararekiko zalantzak  argi nitzan, eta hori asko baloratu nuen, hori esker HABE 2 titulua atera ahal izan nuen eta, ez hori bakarri, euskara klasez kanpo ikasten jarraitzeko gogoak piztu zizkidan.

Luis Angelengatik galdezka deitu nuen institutura eta berarekin hitz egin nuen, egin beharrekoa azalduz.Berak baietz esan zidan,pozik gainera, horrela, elkarren berri izateko eta zer darabilkigun jakiteko. Bada, agenda bete betea zeukan baina azkenean lortu genuen geratzea.

Elkarrizketari erreparatuz, taberna batean geratu ginen.  Ez nintzen oso urduri joan. Urduri nengoen baina hasieran bakarrik, gero erlaxatu nintzen eta hitz egitearen heinean eta oso gustora ikusi nuen irakaslea .Lehenengo zer egiten nenbilen galdetu zidan eta berak institutuan jarraitzen zuela ezan zidan. Gero galderekin hasi nintzen eta hasieran oso erantzun laburrak ematen zizkidan, horregatik uste nuen ez nintzela  ordu bateko elkarrizketa egitera ailegatuko. Baina ez zen  horrela gertatu. Handik gutxira, enrroilatzen eta animatzen  hasi zen eta ordu bat eta erdi eman genuen berbetan. Esan beharra daukat ere, elkarrizketa oso naturala izan zela zeren eta elkarrizketaz aparteko beste gauza batzuetaz ere hitz egin baikenuen eta horri esker, konfiantza azkar handitu zen. Bukatzeko eskerrak eman nizkion bere denboragatik eta bakoitzak bere aldetik joan ginen.

Oso  ekintza ona izan dela pentsatzen dut. Gauza asko ikasi nituen eta irakasle batekin ikastetxeak suposatzen duen rola apurtzen du , beraz, beste testuinguru batean irakaslearekin egoteak oso produktiboa iruditu zait. Animatu dit ikasten eta prestatzen jarraitzeko eta. era berean, aholku batzuk eman zizkidan etorkizuneko irakasle izango naizenez gero.Barre batzuk ere bota genituen klaseko pasarte batzuk gogoratuz. 

sábado, 19 de octubre de 2013

Irakaslearekin elkarrizketa

Inpresioak


Irakasle miresgarri batekin elkarrizketa bat egin behar genuela jakiterakoan, izen batzuk nire burutik pasatu zitzaizkidan; hirugarren mailako tutorea, DBH-ko Natur Zientziako irakaslea... Baina azkenean Nereari egin nion elkarrizketa, nire Gizarte-Zientzietako irakaslea DBH.ko hirugarren et laugarren mailan. Berarekin oso erlazio ona genuen ikasle guztiok, klaseak ematerakoan esfortsu handia egiten zuen guk dena ulertzeko.Orain zuzendari bezala dago, horretaz gain, astero lau klase ematen du.

Ostiral batean eskolara joan nintzen hurrengo astean zehar elkarrizketa egiteko, sartzerakoan Terekin aurkitu nuen, Gorputz heziketako irakaslea, ez zuen nire izena gogoratzen baina bere klasean egin nuen zauri batekin gogoratu zen. Terek Nerea zuzendari bezala zegoela esan zidan eta zuzendari bulegora joan nintzen. Beste irakasle batekin hitz egiten zegoen eta kanpoan itzaron behar izan nuen, denbora horretan mobilarekin jolasten hasi nintzen eta irakasle batek, ni ikaslea nintzela pentsatuz, gordetzeko agindu zidan.Nik zintzo-zintzo mobila gorde nuen, gorde izan ez balu agian "parte" batekin bukatuko nuke. Nereak niri ikusterakoan oso pozik jarri zen eta ez zuen inolako arazorik hurrengo ostiralean elkarrizketa edukitzeko.

Elkarrizketa egunean, ez nengoen oso urduri, nire kezka bakarra mobila ondo ibiliko den ala ez zen, elkarrizketarako 15 galdera neukan egiteko. Galdera horiek 30 minututan denak erantzunda zeuden. Hurrengo 20 minututan hezkuntzari buruz eta nire etorkizunari buruz hitz egiten hasi ginen. 50 minutu pasa eta gero elkarrizketa amaitu behar izan genuen patio denbora hasten zelako eta irakasle asko Nerearekin hitz egin behar zuten.



Irakaslearekin izandako elkarrizketa


Irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola esan bezain pronto, argi eta garbi izan Arantza aukeratuko nuela. Andereño hau, musikako eta plastikako irakasle moduan izan nuen. Elkarrizketa burutu baino lehenago, herriko ikastolara joan nintzen berarekin kontaktuan jartzeko. Arantza ikusi bezain pronto, ikaragarrizko poztasuna nabaritu zitzaion aurpegian eta elkarrizketa egiteko prest zegoela esan zidan. 

Hurrengo egunean geratu ginen elkarrizketa egiteko. Hasieran kontatu zidan musika eta plastika jada ez zuela ematen. Urte asko zeramalako, hain zuzen ere, 36 urte eta nekatuta zegoela.  Aurten, etorkinei euskara ikasten arituko zela esan zidan. 

Argi eta garbi esan zidan, irakasle izatea ez dela bat ere erraza  ikasle bakoitzak bere arazoak dituztelako baina gustuko izango nuela behin eta berriz errepikatu zidan. Arantza, herrian oso ezaguna da, ikastola aurrera ateratzeko  proiektu asko egin izan dituelako. Gainera, irakasle on baten adibiderik onenetariko bat dela uste dut. Batez ere, irakasle profesioa motibazioz hartu izan duelako, ikasletaz arduratzen delako eta klaseak ematerako orduan, beti zerbait izaten duelako ikasleek adi egoteko. 

Elkarrizketan askotan galdera alde batera utzi izan genuen eta beste gauzetaz hitz egiten aritu ginen. Oso gustora zegoela nabaritu zitzaion eta galdera bat egin nionean poztasunez emozionatu egin zen. Banekien emozionatuko zela,  lehen esan bezala bere sentimenduak azkar adierazten dituelako eta ikasleekin daukan harremana berezia delako.

Amaieran,  ikastolako jaialdietako argazkiak ikusten egon ginen, elkarrekin pasatako momentuak gogoratzen. Berriz ere, emoziotatu izan zen. Joan baino lehenago, oso gustora egon zela eta nirekin kontaktuak egon nahi zuela esan zidan.


Ikastolatik ateratzerakoan, oso ondo sentitu izan nintzen izandako elkarrizketarekin asko ikasi dudalako. Lehen banekien gogotsu aritu behar dela irakasle moduan baino orain askoz argiago daukat.

martes, 15 de octubre de 2013

Mapa kontzeptuala

Mapa kontzeptuala hezkuntzaren generoaren bereizketarekin eta bereizketa hori egin gabeko helburuak etaa emaitzak.

domingo, 6 de octubre de 2013

Pigmalion efektua

Klasean ikusitako artikuluan Pigmalionen Efektuari buruz irakurri genduan. Bertan, ikusi daikegu danok aurreiritziak daukaguzela baina hori baino garrantzitsua dena, guk besteengan daukaguzan itxaropenak berebizkoak direla. Honek eraginak daukaz hezkuntzan, izatez arazo batzuk sortzen dauz, esterako ikasle baten notetan eragin handia dauka irakaslearen jarrera. Irakasleak ikasleagaz jatorra bada ikaslearen gaitasunak hobetu daitekez. Honen arrazoia da autokonfiantza berebizikoa dela bai familia edo lagunekin, bai lanean edo ikasketetan. Ostera, ikaslea txarto tratatuta baldin badago, ez badago gustora pentsatuko dau ez dauela balio eta bere esfortzuak txikiakoguto egingo dira. Baina, zer egin daiteke egoera hau hobetzeko? Profesionalak izan, gure aurreiritziak alde batera utzi, konfiantza eduki pertsona guztien adimenetan eta danoi berdintasunez tratatzea. Gehienetan pertsonak antzeko adimen kapazitatea dauakagu baina gure ingurunearen eraginaren arabera hobeto edo txarrago garatuko dogu. Gainera, irakasle bat jatorra izanez gero bere ikasleekin alderantziz ere gertatuko da eta danok gustorago ibiliko dira.


Bestalde, hezkuntza barruan aurkitu daikegun beste arazoren bat izan daiteke nahigabe aurpegiarekin edota keinuekin emoten doguzan datuak. Askotan irakasleak klasean itaunen bat egiten deutso ikasleren bati eta erantzun zehatz bat espero dau. Baliteke ikasleak ondo erantzutea baina irakasleak umea zalantzetan jartzeko keinu bat egiten dau ez-adostasuna agertuz eta horrela, ikaslea urduri dagoela bere erantzuna aldatuko dau. Bestalde, gertatu daiteke umeak erantzuna txarto emotea eta guk gure jarreraren bitartez erantzun egokia argi uztea. Honek eragin txar bat dauka umearengan, izan ere, ez dogu eragiten umea bere erantzuna pentsatzea edo arrozoitzea, izatez gure iritzia inposatzen dautsagu danon aurrean txarto geratzeak lotsa handia emoten jakolako. Honen konponbidea izan daiteke umeei irakastea erratzea normala dela eta honen bidez ikasi behar dogula, gure iritzia emoteko ez dogula lotsik eduki behar, bizitza honetan parte hartu behar dogula.

sábado, 5 de octubre de 2013

PIGMALION EFEKTUA

Robert Rosenthalek hezkuntzan esperimentu bat egin zuen. Hona hemen esperimentu horren arazoak eta irtenbideak.

Lehenik eta behin, irakasleak aurreiritzi batzuengatik ikasleak klasifikatzen dituzte. Batzuk ikasle on moduan eta beste batzuk ikasle txar moduan tratatzen ditu. Nahiz eta, ikasle horiek ez ezagutu. Nire ustez, ikasle guztiei berdin tratatu behar diegu. Argi dago, pertsona guztiak berdinak ez garela batzuk besteak baino argiagoak dira. Baina horrek ez du esan nahi besteak “tontoak” direnik. Irakasleak gehiago kostatzen zaienei laguntza gehiago eskaini behar die. Irakasleak, ikasle guztiak motibatu behar dituzte, bakoitzaren motibazioa bilatuz. Beraz, irakasleak aurreiritziak alde batera utziz gero, ikasle guztiak berdin tratatuko ditu.

Bigarrenik, begiradarekin kontuz ibili behar gara. Adibidez, ikasle bati zerbait galdetu eta erantzun ondoren, gaizki begiratuz gero, ikaslea erantzuna aldatu edo zalantzan jartzen du. Beraz, ikaslearen erantzuna entzun ondoren, galderak eginez, ikaslea gai izan behar da bere argudioen bitartez, erantzuna defendatzeko nahiz eta gaizki egon. Honen ondorioz, ikaslea bere jakintasuna zalantzan jartzen du.

Hirugarrenik, irakaslea ikasle bati gogorik gabe edo desmotibatuta ikusten badu, honen beharra irtenbide bat bilatzea izango litzateke. Nahiz eta askotan irakasleak paso egiten duen. Ikasle horrek, ez du inolako interesik izango ikasteko, etxeko lanak egiteko… Beraz, emaitzak txarrak izango dira. Baina, ez du esan nahi ikasle txarra denik, baizik eta klaseko dinamika gogoko ez duela. Kasu honetan, irakaslea beste dinamika batzuk proposatu beharko lituzke. Ondorioz, ikaslea ez da diskriminatuta sentituko.

Bukatzeko, irakasleek bere ikasleetaz arduratu behar dira. Klaseak ahalik eta dinamikoen egiten saiatu behar dira, ikasle guztiak parte hartu ahal izateko. Baita ere, aipatu beharra daukat, irakasleak gogotsu aritzen badira, ikasleen emaitzak hobera egingo dutela.

Pigmalion efectua

Pigmalion efectua eta Robert Rosenthalen ikerketa

Klasean irakurritako artikulu baten protagonista duzue Robert Rosenthal jauna. Pigmalion efektua, izaki baten aurreiritziak, konfiantzak eta begiradak beste izaki batean daukan eragina erakusten du, horrela, bi izakiak konektatzera helduz begirada sinple batengatik. Seguraski, galdetuko didazue ea zer ikusia daukan honek Robert Rosenthalekin. Bada, gizon honek, efektu horretaz baliatuta ikerketa bat egin zuen hezkuntzaren arloan : Adimen eta adin bereko ikasle klase bat bi taldetan banatu zituen. Ondoren, talde baten irakasleari, ikasleak azkarrak zirela ezan zioten. Beste irakasleari, ordea, ikasleak normalak zirela. Esperimentua egin ondoren honakoa atera zen: Ikasle azkarren klaseak (berez normalak zirenak) nota altuak eta emaitza hobeak atera zituzten, beste klasekoek ez bezala. Baina, zer gertatu da ba?

Argi dago, ikasleak ez direla arazo honen jabeak, irakasleak baizik. Irakasleak baldintzatzen du ikaslearen motibazioa, eta ez hori bakarrik, irakasleak ikasleengan daukan konfiantza eta tratua emaitzak alda dezaketen gauzak dira. Sistema ohituta dago zenbaki baten bidez kalifikatzera, baina , emaitzak ez dira objetiboak, azken finean, irakasleek ez baitakite emaitza horren atzean egon den esfortzua. Beste arazo bat, asko zabalduta dagoena, irakasleen ikuspegi jeneralizatua da, hau da, irakasleek beren ikasleak onak ez badira badakite, ez dira motibatzen ikasle horiek hobetzeko eta beste era batera tratatzen eta begiratzen dituzte. Begirada hauek ikaslearengan eragin negatiboa izan dezakete. Inkontzienteki, irakasleen begiradak autokonfiantza eman dezake edo konfiantza hori izorra dezake, emaitza txarrak lortuz. Hau guztia laburtzeko, ikasleak irakasleen konfiantza eta motibazioa behar dute, ez bakarrik onak direnak, baizik eta normalak direnak ere. Irakasleak ikasle “txarrak” desmotibatu eta onak motibatzen dituzte eta hori ulertezina da, hauek  hobetzen saiatu behar dira eta ez diskriminatzen.

Arazo hauek aipatu eta gero, irtenbide batzuk ematea aproposa deritzot: Alde batetik, irakasleek klasea motibatu behar dute ikasleak lor dezaketen gauzetan erreparatuz eta ez bakarrik lortu dutenean erreparatuz. Hau da, ume bat gehiketak egiten badaki baina biderketak ez, ezin diogu “ hori bakarrik egiten dakizu? Oso txarto!” esan, baizik eta motibatu behar dugu biderketak egitea lortzeko, adibidez, “hurrengoan lortuko duzu! Gutxi falta zaizu!” esanez. Beste alde batetik, begiradei erreparatuz, erakutsi behar zaie irakasleei oso garrantzitsua dela klasean alai egotea eta konfiantzazko begiradak ematea, energia positiboa transmititzeko. Azken irtenbidea zera izango litzateke:Urte asko daramatzaten irakasleak irakasteari ustea, hainbeste urtez klaseetan egonagatik erreta daudelako eta, beraz, umeak ez dituzte lehenengo egunetan bezalako motibazioarekin ez adeitasunarekin tratatzen eta hori ezinbestekoa da.


Amaitzeko, esan beharra daukat ume guztiak ez direla berdinak, batzuk garapen azkarragoa daukate beste batzuek baino, horrek ez du esan nahi  txarrak direla, baizik eta irakasteko beste metodo bat bilatu behar dugula kostatzen zaion ume horrentzat aproposa dena, zeren eta, izaki anitzak izanda nolatan erabiltzen da metodo bakar bat ikasle guztientzako? Hor zerbait txarto dago.

viernes, 4 de octubre de 2013

Pigmalion Efektua


a

·        Irakasleak ikaslearekiko konfiantzarik ez duenean eragiten dio, konfiantza badu nota hobeak izango ditu.


Ikaslearen motibazioa irakaslearen menpe dago, irakasleak, bere ikasle bati azkarra ez dela esaten badu, ikasleak motibazioa galduko du eta bere emaitzak askoz txarragoak izango dira. Era berean, ikasleak, irakasleagatik, sinesten badu bere adimena eta ulertzeko prozesuak oso onak direla, bere notak asko hobetuko dira.

·        Zure gaitasunak ez daude bakarrik zure menpe, irakasleak ere eragina dute


Beraz esan genuke ikasleen gaitasunak eta motibazioa ez dago bakarrik ikasleen menpe, hezitzaileak (irakasleak, gurasoak neba-arrebak …) asko egin dezakete horri buruz.

·        Askotan emaitzak ez dira benetako emaitzak


Artikuluan ikusi dugun moduan ikasleak bere irakasleen influentzia eduki ahal dute erantzun onak emateko. Adibidez, irakasleak bere ikasleak erantzun bat txarto esaten duenean haserre aurpegi ipiniko du eta honek ikasleari esango dio bere erantzuna txarto dagoela eta beste bat esan behar duela, keinu hauek automatikoki egiten dira eta oso zailak dira kontrolatzeko, baina asko aldatu ahal du ikasle baten emaitzak mugimendu hauekin.

·        Irakasleak gero eta motibazio jartzen dute, ikasleak onak badira


Esan dugun moduan, ikasle baten motibazioa faktore askoren menpe dago eta horren faktore bat irakaslea da, ideia honi buelta emanez, irakasleen motibazioa ikasleen menpe dago. Lan egiten duten pertsona guztiek motibazioa ez galtzeko bere lana gizarterako baliogarria dela pentsatu behar du, eta irakasleei berdina gertatzen zaie, bere lana ikasleen emaitzetan islatuta egon behar da.

·        Zeinuekin kontuz ibili behar dira ikasleekiko, askotan irakasleak ikasleak erantzunak aldatzera bultzatzen dio edo zalantzatzera



Lehen esan ditugu keinuak saihesteko kontrako keinu bat egitea da, hau da, ikasle batek galdera bati ondo erantzuten duenean haserre keinu bat ipintzea edo galdetzea ea seguru dagoela bere erantzunarekin. Hau ikasleei nahasten ditu eta azkenean ez daukate oso argi zein den erantzun egokiena galderari.