sábado, 5 de octubre de 2013

Pigmalion efectua

Pigmalion efectua eta Robert Rosenthalen ikerketa

Klasean irakurritako artikulu baten protagonista duzue Robert Rosenthal jauna. Pigmalion efektua, izaki baten aurreiritziak, konfiantzak eta begiradak beste izaki batean daukan eragina erakusten du, horrela, bi izakiak konektatzera helduz begirada sinple batengatik. Seguraski, galdetuko didazue ea zer ikusia daukan honek Robert Rosenthalekin. Bada, gizon honek, efektu horretaz baliatuta ikerketa bat egin zuen hezkuntzaren arloan : Adimen eta adin bereko ikasle klase bat bi taldetan banatu zituen. Ondoren, talde baten irakasleari, ikasleak azkarrak zirela ezan zioten. Beste irakasleari, ordea, ikasleak normalak zirela. Esperimentua egin ondoren honakoa atera zen: Ikasle azkarren klaseak (berez normalak zirenak) nota altuak eta emaitza hobeak atera zituzten, beste klasekoek ez bezala. Baina, zer gertatu da ba?

Argi dago, ikasleak ez direla arazo honen jabeak, irakasleak baizik. Irakasleak baldintzatzen du ikaslearen motibazioa, eta ez hori bakarrik, irakasleak ikasleengan daukan konfiantza eta tratua emaitzak alda dezaketen gauzak dira. Sistema ohituta dago zenbaki baten bidez kalifikatzera, baina , emaitzak ez dira objetiboak, azken finean, irakasleek ez baitakite emaitza horren atzean egon den esfortzua. Beste arazo bat, asko zabalduta dagoena, irakasleen ikuspegi jeneralizatua da, hau da, irakasleek beren ikasleak onak ez badira badakite, ez dira motibatzen ikasle horiek hobetzeko eta beste era batera tratatzen eta begiratzen dituzte. Begirada hauek ikaslearengan eragin negatiboa izan dezakete. Inkontzienteki, irakasleen begiradak autokonfiantza eman dezake edo konfiantza hori izorra dezake, emaitza txarrak lortuz. Hau guztia laburtzeko, ikasleak irakasleen konfiantza eta motibazioa behar dute, ez bakarrik onak direnak, baizik eta normalak direnak ere. Irakasleak ikasle “txarrak” desmotibatu eta onak motibatzen dituzte eta hori ulertezina da, hauek  hobetzen saiatu behar dira eta ez diskriminatzen.

Arazo hauek aipatu eta gero, irtenbide batzuk ematea aproposa deritzot: Alde batetik, irakasleek klasea motibatu behar dute ikasleak lor dezaketen gauzetan erreparatuz eta ez bakarrik lortu dutenean erreparatuz. Hau da, ume bat gehiketak egiten badaki baina biderketak ez, ezin diogu “ hori bakarrik egiten dakizu? Oso txarto!” esan, baizik eta motibatu behar dugu biderketak egitea lortzeko, adibidez, “hurrengoan lortuko duzu! Gutxi falta zaizu!” esanez. Beste alde batetik, begiradei erreparatuz, erakutsi behar zaie irakasleei oso garrantzitsua dela klasean alai egotea eta konfiantzazko begiradak ematea, energia positiboa transmititzeko. Azken irtenbidea zera izango litzateke:Urte asko daramatzaten irakasleak irakasteari ustea, hainbeste urtez klaseetan egonagatik erreta daudelako eta, beraz, umeak ez dituzte lehenengo egunetan bezalako motibazioarekin ez adeitasunarekin tratatzen eta hori ezinbestekoa da.


Amaitzeko, esan beharra daukat ume guztiak ez direla berdinak, batzuk garapen azkarragoa daukate beste batzuek baino, horrek ez du esan nahi  txarrak direla, baizik eta irakasteko beste metodo bat bilatu behar dugula kostatzen zaion ume horrentzat aproposa dena, zeren eta, izaki anitzak izanda nolatan erabiltzen da metodo bakar bat ikasle guztientzako? Hor zerbait txarto dago.

1 comentario:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Kulunkan zabiltza, pargrafo honetan ikasle eta hurrengoan irakasle.
    Ez dut ulertzen "arazoaren jabea" izate zeri diotsazun.
    ez bakarrik onak direnak, baizik eta normalak direnak ere. Irakasleak ikasle “txarrak” desmotibatu eta onak motibatzen dituzte eta hori ulertezina da, hauek hobetzen saiatu behar dira eta ez diskriminatzen. diozu tarte batean. Jakintzat ematen duzu "txarrei" ez zaiela kasurik egiten eta "onei" bai, batetik; bestetik, "txarrak" eta "onak" badirela ere jakintzat ematen duzu.
    a) Baliiteke espektatiba baxua dagoen kasuetan gehiegi laguntzea, ikasleari bere bidea egiten ez uztea, ezin duela transmititzea; hori fede onez eta on beharrean egiten da, sarri eragin negatiboak izan arren.
    b) Eragina ez du ikasle ona ala txarra den (agian bai, baina esperimentuan ez dira horri buruz ari). Eragina du irakasleak ikasle txarra ala ona dela uste duen.

    ResponderEliminar