domingo, 6 de octubre de 2013

Pigmalion efektua

Klasean ikusitako artikuluan Pigmalionen Efektuari buruz irakurri genduan. Bertan, ikusi daikegu danok aurreiritziak daukaguzela baina hori baino garrantzitsua dena, guk besteengan daukaguzan itxaropenak berebizkoak direla. Honek eraginak daukaz hezkuntzan, izatez arazo batzuk sortzen dauz, esterako ikasle baten notetan eragin handia dauka irakaslearen jarrera. Irakasleak ikasleagaz jatorra bada ikaslearen gaitasunak hobetu daitekez. Honen arrazoia da autokonfiantza berebizikoa dela bai familia edo lagunekin, bai lanean edo ikasketetan. Ostera, ikaslea txarto tratatuta baldin badago, ez badago gustora pentsatuko dau ez dauela balio eta bere esfortzuak txikiakoguto egingo dira. Baina, zer egin daiteke egoera hau hobetzeko? Profesionalak izan, gure aurreiritziak alde batera utzi, konfiantza eduki pertsona guztien adimenetan eta danoi berdintasunez tratatzea. Gehienetan pertsonak antzeko adimen kapazitatea dauakagu baina gure ingurunearen eraginaren arabera hobeto edo txarrago garatuko dogu. Gainera, irakasle bat jatorra izanez gero bere ikasleekin alderantziz ere gertatuko da eta danok gustorago ibiliko dira.


Bestalde, hezkuntza barruan aurkitu daikegun beste arazoren bat izan daiteke nahigabe aurpegiarekin edota keinuekin emoten doguzan datuak. Askotan irakasleak klasean itaunen bat egiten deutso ikasleren bati eta erantzun zehatz bat espero dau. Baliteke ikasleak ondo erantzutea baina irakasleak umea zalantzetan jartzeko keinu bat egiten dau ez-adostasuna agertuz eta horrela, ikaslea urduri dagoela bere erantzuna aldatuko dau. Bestalde, gertatu daiteke umeak erantzuna txarto emotea eta guk gure jarreraren bitartez erantzun egokia argi uztea. Honek eragin txar bat dauka umearengan, izan ere, ez dogu eragiten umea bere erantzuna pentsatzea edo arrozoitzea, izatez gure iritzia inposatzen dautsagu danon aurrean txarto geratzeak lotsa handia emoten jakolako. Honen konponbidea izan daiteke umeei irakastea erratzea normala dela eta honen bidez ikasi behar dogula, gure iritzia emoteko ez dogula lotsik eduki behar, bizitza honetan parte hartu behar dogula.

1 comentario:

  1. Igartzen jatzu Begoñazpi, bai.
    Dinozuzan ideia nagusi biren ganean ohar bat edo beste egin nahi neukizu.
    a) Zuk dinozu Profesionalak izan, gure aurreiritziak alde batera utzi... baina hori zelan egin lei? Zein da hori egiteko bidea? Aurre-iritziak berez etorten jakuz. Hobeto esanda, inkontzientean sortzen doguz.

    b) Bigarren tarte horrek buelta handiagoa merezi leukeala esango neuke; zu Hans zaldiagaz egindako ikerketako elementuakin baino ez zara geratu, baina giza komunikazinoan horiek baino elementu gehiago dagoz. Gure arteko komunikazinoan, arpegiko keinuen ganera, boz tonua, gorputza osotasunean erabilteko modua, berbak eraikitzeko eta adierazoteko darabiguzan berbak eta egiturak... horreek guztiorreek hartzen dabe parte. Danak "kontrolpean" edukitzen ahalegintzea benetan izan liteke nekagarria. Bestelako dinamikak pentsateak beste bide bat edegiko leukizu.

    ResponderEliminar