sábado, 23 de noviembre de 2013

Motibazio Falta


Azkenaldian gero eta entzunago bihurtu da gazteen beharrizan bat euren eguneroko bizitzan: telebista ikustea, ordenagailuan edota bideo jokoetan ibiltzea … lagunekin edo kirolean ibili ordez eta haien etxerako lanak alde batera utziz. Argi dago, egoera hau ez dela nerabe guztiena baina gero eta arruntago bihurtzen ari da.

Zalantzarik gabe, azkeneko 30 urteko iraultza teknologikoa eragin handia eduki dau guztion bizitzetan. Nire aburuz, gazte edo haurren kasuan nabaria da motibazio falta bat euren irakasle edo gurasoengandik, izan ere, emoten dan hezkuntza pentsatzen dan baino eragin handiagoa dauka. Argi dagoanez, pertsona batzuentzat egoera hau onura handia dakar, badakielako nerabeek konbentzitzeko errazak direla.

Hau arazo handi bat da, izatez umeek telebista edo ordenagailu aurrean igarotzen daben denbora beste ekintza batzuei kentzen dioten denbora dalako, adibidez: irakurtzea, etxerako lanak egitea, harremanetan ibiltzea familiarekin eta lagunekin … 
Nire ustez, gehienetan gazteek ez dabe bereizten fikzio eta errealitatearen artean, izan ere, iragarkiak eragin handia daukie haiengan. Ez bakarrik haien pentsamenduetan, baita ere haien jarreretan. Horretaz gain, ezin dogu ahaztu gure telebistako programazioaz, gehiena berriketei buruz, ez dana bat ere ez onuragarria nerabeentzat.


Hau guztia dela eta, niri iritziz, aldaketa bat egin behar dogu. Lehen esan dodan bezala, igartzen dot motibazio falta bat. Erakutsi behar deutsegu etorkizuneko belaunaldiei irakurtzearen (edozein gaiari buruz ikasi ahal dozulako), komunikatzearen eta euren sentimenduak adieraztearen balioa. Hasteko, pentsatzen dot telebistako programazioaz arduratzen diren pertsonak aldaketa bat egin behar ebela azuzi horretan, hoberantz. Amaitzeko, gurasoek izan beharko lirateke adibide on bat euren seme-alabentzat, kontrolatu neurri batean umeek telebistan ikusten dabena eta berba egin beharko eben haiekin ikusitako programei buruz, erakusteko euren gogoetak garrantzitsuak direla eta komunikazioa bultzatzeko.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Hezkuntza Txinan

Etorkizunean, Txinak lehenengo munduko potentzia izango dela esaten da. Potentzia ekonomiko guztiak hezkuntzan oinarrituta dagoenez, Txinako hezkuntza aztertzea erabaki dut.
Txinako sistema hezkuntza beste herriko sistemaren antzekoa da. Lehen hezkuntza 6 urtetik 12 urtera egiten da. Bigarren hezkuntza, berriz, 12-18 urteekin egiten da, honek bi zatitan banatzen da. Lehenengo zikoa 12-15 urteekin non derrigorrezko hezkuntza bukatzen da  eta  bigarreen zikloa 15 urtetik 18 urtera. Bigarren zikloan sartzeko, azterketa bat gainditu behar da, ziklo honek unibertsitaterako sarreran dauka xede.
Denok dakigunez, Txina munduko herri  jendetsuena da 1.300 milioi pertsonekin, munduko laurdena. Honek lehiaketa itzela sortu du eta, noski, hau hezkuntzan islatzen da. Txinako umeek hezkuntza oso lehiakorra sufritu behar dute unibertsitatera joateko, kalifikazioak onak ez badira gizarteak umeari zapalduko du eta, bere gurasoek edo aiton-amonek bezala nekazaritzan lan egin beharko dute denbora askoz eta soldata oso txikiagatik, pobrezian.
Umeak etorkizn hobea izateko egunero lan egin behar dute. Txinako eskolak zortziretan hasten dira eta arratsaldeko zortzirak arte. Horretaz gain, ikasleek beste aktibitate egin behar dute, kirolen bat edo ingelesa ikasi, honek asteburuko denbora osoa okupatzen du.

Txinako ikasleek ez daukate inolako denbora librerik eta bere infantziako jolasak eta gauza politak galtzen ari dira. Txinako hezkuntza oso eraginkorra da,  baina ez sozietate alai bat sortzeko, ikasteko makinak sortzeko baizik.

domingo, 10 de noviembre de 2013

LOMCE


LOMCE edo Wert legea onartu berri izan da senatuan, PP alderdi politikoaren laguntzagaz. Nire ustez, lege hau atzerakada historiko bat suposatzen dau hezkuntza mailan propasatzen dauazan neurriengaitik. Hurrengoak  direnak:
Erlijioari begira, eskola laikoetan, ikasgai berri bat jarriko da, “balore etiko eta sozialak”. Baina eskola edo ikastola erlijiodunetan ikasgai hori berriro ere, batazbestekoan eragina eukiko dau. Honen eraginez, azkenengo eskola honeetan ikasitako ikasleek abantail bat eukiko dabe besteei begira, erlijioko nota, eskola fededun bat izatearen eraginez. Desabantail honetaz gain, hizkuntzei eta autonomia erkidegoei erreparatuz, atzerriko hizkuntzak garrantzi handiago bat eukiko dabe autonomia erkidegoko hizkuntzak baino.


Gainera, bereizketa daukien eskolak diru publikoa jasoko dabe. Eskola honen profila beti berdina da, diruduna eta erlijiosoa. Horregaitik (argi dagoelako diru laguntzarik behar ez dabela) eta sexuen arteko bereizketa egiten dabelako gehienek neurri honen aurka agertzen dira. Izatez, estatua konfesionala dalako. Bestalde, azpimarratzekoa da, hezkuntza ministroak, erabaki dauela hirugarren LMHn ebaluaketa bat egin behar dela eskola guztietan, umeen jakintza maila aztertzeko edo euren hitzetan “arazoen antzematzea”egiteko. Horrek ekartzen dau bereizketa nahi handi bat, nire aburuz ez dena beharrezkoa, argi dagoelako ezin dela adin horretan erabaki ume bat arrakastatsua izango den edo ez ikasketetan. Esaterako, ikaskuntza gaitasuna hamabi eta hogei urteen bitartean aldatu daitekelako. Amaitzeko, ezin naz geratu aipatu barik beken gaia. Bai, diru laguntzak igo dira, vaina baita ere zailtasunak horrek lortzeko eta tasak.


Emondako arrazoi guztiengaitik, nirre aburuz, lege honekin, ez dogu hezkuntza hobetuko eta gainera ez dago dirurik hainbeste aldaketa egiteko.


sábado, 9 de noviembre de 2013

Teknologia berriak hezkuntzan



Gaur egun teknologia berrien erabilera handitu egin da. Batez ere, hezkuntza arloan. Hau da, lehen oso gutxi erabiltzen zen ordenagailua , erabiltzen zuten gehiengoa irakasleak ziren. Duela urte gutxi, lehen hezkuntzako hirugarren zikloan, ikasle bakoitzeko ordenagailu bana izatea proposatu zuten eta aurrera egin zioten.
Irakaslea, betiko moduan ematen ditu klaseak aldatzen den gauza bakarra, ikasle bakoitzak ordenagailu bana duela da. Ikasle hauek, aukera dute ikasgaiko gaiari buruzko informazioa bilatzeko baita ariketa ezberdinak lantzeko. Teknologia berriak hezkuntzan erabiltzea hainbat abantaila dauzka.

Alde batetik, txat-aren bidez, ikasleek edozein herrialdetako adin bereko ikasleei idatz diezaiekete eta era berean, beraiengatik erantzuna jaso. Nire ustez, ikasteko metodo hau egokia da hizkuntzazko ikasgaiak lantzeko. Esate baterako, ingelesa, frantsesa eta alemaniarra era praktikoan lantzeko. Aldi berean, irakasleentzako oso erabilgarria da. Guk ere, beste irakasle batzuekin kontaktuan jartzeko. Kontaktuan jarriz gero, aukera izango dugu beste herrialdetako irakasleek erabilitako materiala eta metodoak ikusteko.

Bestalde, irakasleek aukera dute ikasleei lan egokiak nola egiten diren erakusteko. Beraz, DBHra pasatzen direnerako lanak nola egiten diren menperatuta izango dute. Adibidez, aurkibidea, bibliografiak, sarrerak eta abar nola egiten diren jakin izango dute.

Laburbilduz, teknologia berrien erabilera gero eta indar handiagoa hartuko dute. Beraz, etorkizuneko irakasleok teknologia berriei buruzko jakintza minimo bat izan beharko dugu.


                           

sábado, 2 de noviembre de 2013

Adimen anitzak



Howard Garnerek 1983ko liburuan proposatu zuen bezala 8 adimen desberdinak daukagu (musikala,intrapersonala,interpertsonala, matematikoa, korporala, espaziala, naturalista eta linguistikoa), eta pertsona bakoitzak adimen batzuk garatuagoak dituzte beste batzuk baino. Adimen Anitzen teoria ez da giza ezagutzaren planteamendu bat gehiago soilik, baizik eta zientzia psikologikoa, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Gizakia, adimen guztiekin jaiotzen da eta familia, eskola eta gizarte inguruneak bideratzen ditu adimen horien egituraketa berezia gizaki bakoitzarengan; batzuk gehiago garatuko dira, beste batzuk gutxiago, eta beste batzuk batere ez, eta hezitzaileek ikasleen adimen potentziala hobetu dezakete.Gaitasun horrek arazoak konpontzeko eta gizarteak onar ditzakeen produktuak sortzeko balio dio gizakiari. Modu horretara, adimena gizakia mugitzen den ingurune kulturalean eta sozialean sortu eta garatzen da, nahiz eta elementu biologikoak ere izan. Komunitate adituak erabakitzen du, eta ez proba edo test estandarizatu batek, gizabanako bat adimentsua den ala ez. Izan ere, pertsonak bakarrik edukiko balute adimen testak neurtzen dituzten kapazitateak, giza kulturaren zati handiena ez zen existituko. Adimenaren ikuspegi erredukzionista daukagu. Eguneroko bizitzan moldatzeko espediente ona izatea ez da nahikoa. Batzuk adimen-koziente handia daukate baina ez dira gai ikusten beraien buruak jendearekin komunikatzeko. Ordea, askok ez dira bikainak izan beraien eskoletan baina arrakasta handia eduki dute bizitza pertsonaletan. Arrakasta izateko kirolean edo negozioetan, adimentsu izan behar da baina arlo bakoitzean adimen desberdin bat erabiltzen da. Ez hobea ez txarragoa, desberdina.
Adimen anitzen gaiari buruz esan beharra dago hezkuntzan eragin zuzena duela.

Ikasleen kasuan, bakoitzak adimen edo ikasteko erritmo bat dauka eta baita ikasteko metodoak ere. Ikerketen arabera ume guztiak daukate ikasteko metodo desberdinak eta horrek eragina dauka haiengan, zeren eta guztientzat erabili ohi baita metodo berdina, ume batek agian bideoen edo entzumenen bidez azkarrago ikas dezakeela pentsatu barik. Bestalde, lehen esan bezala, ikerketen arabera 8 inteligentzia mota daude.Orain arte adimentsu deitu zaie soilik matematiketan edo linguistikako ikasgaietan trebeak diren umeei, eta hori eskolan nabaritzen da ikasgai horiek garrantzitsuentzat hartuz .Baina, errealitatea bestelakoa da.Inteligentzia musikala daukan ume baten trebetasunak ez dira hain aintzakotzat hartzen eta eskolaz kanpo matematika baino erabilgarriagoa izan daiteke, beraz, eragina dauka zeren eta ume bati ez bazaio bere inteligentzia garatzen laguntzen, agian adimen hori edo trebetasun hori gal dezake etorkizun batean.
Irakasleengan ere eragina dauka. Irakasleak irakatsi baino lehen beraien ikasteko metodoa ezagutu behar dute. Horrela azaldu ahal diren erarik hoberena ezagutu dezakete eta gainera, hain garatuta ez dauzkaten adimenak garatu ahalko izango dituzte.Horretaz gain, irakasleentzat errazagoa da guztiontzat metodo berdina erabiltzea horrela lan gutxiago suposatzen zaielako. Baina irakasleen lana ,hain zuzen ere, ikasleek beren adimen naturalak garatzen laguntzea da, beste gauzen artean,beraz, irakasleek adimen anitz horien garatu ahal izateko metodo aproposak bilatzea ezinbestekoa da. Ahaztu gabe beste metodoak ere garatu behar direla. Gure burmuinean adimen guztiak daukagu, batzuk besteak baino garatuagoak, horregaitik gara desberdinak gure artean, baina guztietaz baliatu behar gara neurri batean. Hori dela eta, arlo desberdinak ikastea garrantzi handia dauka. Ezin diogu garrantzi gehiago eman matematikeei edo hizkuntzei bakarrik eman. 
Metodo desberdin horren adibide bezala mapa kontzeptual on bat aurkitu dugu: http://www.totemguard.com/aulatotem/images/Mapa_Conceptual_Howard_Gardner_recursostic.png

Erakundeei begira baita ere, langileak motibatzea beraien adimenari begiratuz bakoitzarentzako metodo onuragarriak begiratu daiteke.

Generoa Adimen anitzetan
Beti pentsatu da adimeneko ezaugarri batzuetan gizonak emakumeak baino hobeak zirela adibidez matematiketan eta beste ezaugarri batzuetan , berriz, emakumeak gizonak baino hobeak zirela adibidez hizkuntzetan. Hau Garnerren teoriari eramaten badugu esan genezakegu gizonen adimena hobea dela logiko-matematikan eta emakumeak,  hitzezko-linguistikoan.
Azken urteetan egin duten Ikerketak, *Science aldizkarian ikusi ahal dugunez, adimen ezaugarri hauetan ez da ikusten diferentzia handirik,generoen artean ikusi ahal dugun diferentzia,askotan, genero berdineko pertsonen arteko diferentzia baino txikiagoa da.Beste aldetik, Murtziako Unibertsitateko ikerlari batzuek adimen logiko-matematikoari buruz egin duten ikerketa batean bi sexuen arteko diferentzia ez zegoela baieztatu zuten.
Bibliografia
* “The Pseudoscience of Single-Sex Schooling” artikuluan.